Uda giroa gero eta gertuago

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 8a, 07:58

Eguzkia nagusituko da zeruan, eta aurreko egunetan baino bero gehiago egingo du.

Gaur ere egun eguzkitsua egingo du, baina bero handiagoa egingo du. Tenperatura pare bat gradu igoko da, eta balio altuenak 25 graduren bueltan izango dira. Uda sasoian gainean da, eta hondartzan ere igarri da hori: toldoen zutoinak jartzen hasiak dira jada.

Ekialdeko haizea ibiliko da, nahiko ahul, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da. Itsasoa lasai-lasai dago, eta bare eutsiko dio egun osoan. Lehen itsasgora 08:00ak aldean izan da eta bigarrena 20:04an izango da; itsasbehera, aldiz, 13:44an izango da.