Eguzkia eta beroa gaur ere nagusi

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 9a, 08:13

Haizea aldakorra izango da, baina ahula, eta arratsalderako brisa egingo du.

Atzo bezala, uda giroa izango da gaur: beroa eta eguzkitsua. Edonola ere, erdi mailako hodei eta goi-hodei gehiagorekin. Haizea ahula, baina aldakor ibiliko da; arratsaldean, gainera, brisa egingo du. Tenperaturak antzera jarraituko du, balio altuenak 25 graduren bueltan.

Itsasoa bare antzera dago. Itsasgorak 08:38an eta 20:54an izango dira, eta itsasbehera 14:33an.