EH Bilduk kanpaina ekitaldia egin du malekoian

Kanpaina ekitaldia egin du EH Bilduk gaur eguerdian Zarautzen, ekainaren 26ko hauteskundeen harira. Malekoian izan da, Galtxagorri parean, eta bertan hartu dute parte Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Marian Beitialarrangoitia legazpiarra eta zerrendan bigarren Iñaki Ostolaza zumaiarra, baita Senaturako Gipuzkoako zerrendan bigarren Maite sarasua zarauztarra ere. Ekitaldi hasieran hautagaiek hitz egin dute, eta, jarraian, bertaratu direnek euren kezkak eta galderak adierazteko aukera izan dute.