Giro freskoa eta euria gaur

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 13a, 09:00

Zerua estalita egongo da egun osoan.

Giro freskoagoa egingo du gaur. Lainotuta egongo da zerua eta euria egingo du tarteka, txikia gehienetan. Tenperatura jaitsi egingo da apur bat: gehienez 21 gradu egingo ditu eta 16 gradu gutxienez.

Mendebaldeko haizea izango da goizean eta arratsaldean ipar-mendebaldetik joko du. Horrek itsaskirria eragingo du. Egunean zehar ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu eta gauean 1,5 m ingurukoak.