Oñatiko X. Korpus Txapelketan izan dira zarauztarrak

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 13a, 17:00

Infantil mailako txapelketa jokatu dute, Gipuzkoako selekzioarekin.

Zarauzko infantil mailako eskubaloi jokalari ugarik hartu dute parte asteburuan, Oñatiko X. Korpus Txapelketan. Nafarroako, Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako selekzioak jardun dute nor baino nor eta zarauztarrak azken horrekin jokatu dute. Guztira, zortzi mutil eta bi neska izan dira lehian: Manex Kalegain, Beñat Manterola, Ekaitz Etxabe, Aimar Unanue, Aner Larrañaga, Unax Etxeberria, Aitor Zulaika, Mikel Manterola, Laida Iraola eta Maggi Usandizaga. Horiez gain, Sara Mujika, Alaine Garro eta Naia Makazaga oriotarrek ere jokatu dute Gipuzkoako selekzioarekin.

Mutilak finala irabazi zuten Nafarroaren kontra eta neskak finalerdira heldu dira. Bizkaiako selekzioaren kontra galdu egin zuten.