Goizean eguraldi ona, arratsaldean nahasia

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 14a, 09:00

Goizean urdinguneak irekiko dira baina arratsalderako lainoak trinkotu eta euria egin dezake.

Giro nahasia egingo du gaur. Goizean, orduak aurrera joan ahala, hodeiak saretu eta urdinguneak irekiko dira. Arratsaldean, ordea,  lainoak trinkotu egingo dira eta euri zaparradak bota ditzake.

Atzo bezala, haizeak mendebal eta ipar-mendebaldetik joko du, tarteka bizi. Tenperatura ez da gehiegi aldatuko: 22 gradu egingo ditu gehienez eta 15 gradu gutxienez.

Itsaskirria izango da egunaren lehenbiziko zatian eta gero baretu egingo da, haizearekin batera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Orain dela gutxi (07:07) izan da itsasbehera eta 19:23an izango da hurrengoa. 13:28an egongo da marea goian.