Eguraldi goibela eta euritsua

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 16a, 09:37

Tenperaturak beherantz egingo dute apur bat, eta balio altuenak 19 graduren bueltan ibiliko dira.

Aurreko egunen antzera joko du gaurko eguraldiak ere. Goiz partean euri zaparrada xumeak egin ditzaken arren, nahiko ateri eutsiko dio. Hala ere, hodeiek estaliko dute nagusiki zerua. Arratsaldean, hodeiak trinkotzen joango dira, zaparradak areagotuz. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura pare bat gradu jaitsiko da; balio altuenak 19 gradutan geratuko dira. Itsasoa lasai antzera dabil, olatu handirik altxa gabe; itsasgora 15:04an izango da eta itsasbehera 21:06an.