Erritmoz eta harmoniaz agurtu du ikasturtea musika eskolak

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 17a, 20:04

Zarauzko Udalak Angel Illarramendi konpositorea omendu du, eta haren anaiak jaso du oroigarria.

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek ikasturtean landutako jende aurrean erakutsi dute, Aritzbatalde kiroldegian. 16 pieza interpretatu dituzte, musika tresna ezberdinekin eta kantuan. Saioren amaiera aldean, Angel Illarramendi omendu nahi izan du Zarauzko Udalak, musikaren alorrean egindako lan oparoagatik. Bera kanpoan dabilenez, oroigarria Juanito Illarramendi anaiak jaso du, Xabier Txurruka alkatearen eskutik