Festa nagusiak datorren astean badira ere, abiatu dituzte sanpelaioak Iñurritzan. Auzoko jai batzordeak antolatuta, bertako produktuen azoka eta haurrentzako Mendi marrazki txokoa izan dira goizean zehar, eta txakolin dastaketa eguerditik aurrera.
Arratsaldean, berriz, triki-poteoa egingo dute, Iñurritza elkartetik hasita, 19:00etan. Kantu afariarekin biribilduko dute eguna, Yubio jatetxearen aurrean.
Bihar eguerdian Jalgi dantza taldeak emanaldia eskainiko du Iñurritzan.