Elkarrekin Ahal Duguk kanpaina ekitaldia egin du Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 19a, 19:01

Bertan izan dira Pilar Garrido, Josetxo Arrieta, Jon Hernandez eta Juantxo Lopez Uralde.

2016ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeetara begira, kanpaina ekitaldia egin du gaur eguerdian Elkarrekin Ahal Duguk Lege Zaharren enparantzan. Bertan izan dira Pilar Garrido (Ahal Duguko Senaturako Gipuzkoako hautagaia), Jon Hernandez (Ezker Anitzako Kongresurako Gipuzkoako hautagia), Josetxo Arrieta (Ahal Duguko Senaturako Gipuzkoako zerrendaburua) eta Juantxo Lopez Uralde (Equoko Kongresurako Arabako hautagaia). Haiez gain, Zarauzko Ahal Duguko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Hautagaiek banan banan hartu dute hitza eta nabarmendu dute hauteskundeak irabazi eta "pobrezia, prekarietatea, miseria eta langabezia" ekarri dituen PP agintetik kentzeko beharra. Horretarako, 50 pausuetan oinarritu dira, hori delako koalizioaren "bizkarrezurra".