Eguraldi atsegina udan sartu berritan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 21a, 09:00

Tenperatura 27 gradutaraino helduko da gaur.

Ofizialki gaur gauerdian hasi da uda, eta gaurko eguna urtaro horretako adibide nabarmena izango da: zerua oskarbi mantenduko da, eguzkia nagusi, eta bero egingo du. Zehazki, 27 gradutara helduko da tenperatura. Minimoak ez dira aldatuko, ordea: 13 gradu egingo ditu gutxienez.

Haizea ekialdetik sartuko da, baina hego ukitua izango du, eta arratsalde-gau partean bero hodeiak garatuko dira. Horrek itsaso kizkurra izango da egunaren hasieran eta itsaskirria gero. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:01ean izango da itsasbehera eta itsasgora, berriz, 18:16ean.