Kanpaina ekitaldia egin du EAJk Argiñano inguruan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 23a, 15:00

Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Agirretxea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar hartu dute parte, besteak beste.

Kanpainaren azken txanpan, Zarautz aukeratu dute EAJko ordezkariek gaurko agerraldia egiteko. Bertan izan dira Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Agirretxea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar, Zarauzko EAJko ordezkariekin batera. Agirretxek adierazi du "mezu garrantzitsua" zutela emateko: "Euskadin emandako Madrilen ere emateko", alegia. "Proiektu bat eta bakarra" dutela gaineratu dute, Euskadiren eskubideak defendatzeko gai dena.

Egibarrek aurreratu du hauteskundeak irabaziko dituztela eta horretarako herritarren konpromisoa eskatu du, "etorkizuna guztion artean irekiko dugulako".