Elkanotarrek dagoeneko prestatu dute aurtengo sanpedroetako egitaraua. Ekainaren 28 zein 29an eta uztailaren 1,2 eta 3an askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan. Uztailaren 2an, larunbatean, esaterako, afaria izango da frontoian. Bertan parte hartzeko txartelak igande honetan jarriko dituzte salgai, 12:00etatik 13:30era, Elkanoko elkartean. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 15 euro.