San Joan sua, irudietan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 24a, 08:00

Jende ugari gerturatu zen atzo Ezpeleta aurreko zelai ondora, usadioari jarraituz.

Hirugarren urtez, Mitxelena kalean, Ezpeleta aurreko zelaian bildu ziren atzo herritarrak, San Joan suaz gozatzera. Sua 22:00etan piztu zuten eta gauerdia pasata itzali zuten suhiltzaileak. Ordura arte, sardina jana, dantza eta giro ona izan ziren, Zelai Ondoko festa batzordeak antolatuta.

Zarauzko mugimendu feministak irakurketa egin zuen Gasteizko eta Angeluko hilketak salatzeko. Parekidetasunaren alde lanean  eta sistema heteropatriarkatua baztertzen jarraituko dutela adierazi zuten.