Kiroldegia itxita egongo da larunbat arratsaldetik asteartera

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 24a, 13:30

Sanpelaioak direla-eta itxiko dute.

Larunbat goizean irekita egongo da kiroldegia, 09:00etatik 13:00etara. Baina arratsaldetik hurrengo asteartera arte itxita egongo da, herriko jaiengatik. 

Bestalde, gogorarazi dute uztaileko ikastaroetarako izena emateko aukera badagoela oraindik ere. Zehazki ondokoetan eman daiteke izena: 

  • Pilates, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:15ean.
  • Zunba, astearte eta ostegunetan, 09:30ean eta 19:00etan. 
  • Haurrentzako zunba, astearte eta ostegunetan, 10:30ean.
  • Total training, astearte eta ostegunetan, 19:00etan.