Sanpelaioak 2016

«Herriak horrelako opari bat ematea bizitza osorako da»

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 24a, 13:13
(Argazkia: Juan Carlos Ruiz / ARGAZKI PRESS)

Berria-k elkarrizketa egin dio Eli Larrañagari. Berak jasoko du San Pelaio makila aurten.

Zarauzko festetako makila jasoko duen bigarren emakumea da Larrañaga, eta pozik dago albistearekin. Ez du diskurtsorik prestatuko. 2007tik, Carbaillera elkartearen danborradako zuzendaria da.

Jaietako zein ekitaldi da aipagarriena zuretzako?
San Pelaioetako festarik politena danborrada izaten da. Kanpoko jendea etortzen da, inguruko herrietakoak, eta, ahal badute, herrikoak joan egiten dira.

2014an, makila estreinakoz jaso zuen emakumea izan zen Raquel Azkue. Nolakoa izan zen abagune hura?
Makila danborrariei edo zuzendariei ematen diete. Urtetik urtera, emakumezko zuzendari asko daudela ikusten da. Horrek poza ematen du.

Makila jasoko duen bigarren emakumea izateak zer esan nahi du zuretzat?
Danborrada bizi izan dut eta bizitzen dut. Nirekin gogoratu izanarekin bakarrik asko poztu naiz. Herriak horrelako opari bat ematea bizitza osorako da. Zazpi urtez Azpeitian [Gipuzkoa] bizi izan naiz. Txikitan, aita sozietatearekin ateratzen zen, eta ni balkoian egoten nintzen zuzentzen. Azpeitian bi urtetan atera nintzen danborradan jotzen, eta han zuzendari gisa ateratzea falta zitzaidan. Zarautzera etortzean, lehenengo urteak danborrari gisa ibili nintzen.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko, klikatu hemen.