Sanpelaioak 2016

Baltsen festa, moilatik Munoara

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 25a, 14:32

33 taldek eta 183 lagunek hartu dute parte baltsa lasterketan.

Parte hartze handia ez ezik, ikusmin ederra izan du aurtengo ekitaldiak. Asko izan dira moilatik Munoara eskuz egindako baltsetan joan direnak, eta asko izan dira lasterketa ikustera gerturatu direnak ere. Lagunartea eta jai giroa izan da nagusi, eta amaieran, hainbat sari banatu dituzte txosnetan.

San Pelaio City izan da zeharkaldia osatzen bizkorrena. Laugarren Dimentsioa taldeak ekarri du edalontzia urez gehien beteta. Aska Baltsak aldarrikatzaileenaren saria jaso du, Makers 2 taldeak hondoratzaileenaren saria eta Konpoxek abordatzaileenaren saria.