Sanpelaioak 2016

Hasi dira sanpelaioak

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 25a, 15:40
Haurren Agerraldiko zuzendari nagusi Eider Gurrutxaga eta Xabier txurruka alkatea; atzean jendea Lege Zaharren enparantzan (Aritz Mutiozabal)

Haurren danborradako zuzendari nagusi Eider Gurrutxagak aginte makila jaso du eguerdian udaletxean.

Xabier Txurruka alkateak aginte makila emango dio eguerdian Haurren Agerraldiko zuzendari nagusiari udaletxean, gainerako zazpi zuzendarien aurrean. Aurten, Eider Gurrutxaga da zuzendari nagusia, eta gorriz jantzita aterako da Vista Alegretik, Uxue Ostolazarekin batera. Beste zuzendariak ondorengo hauek izango dira: Azken Portutik Eneko Eizagirre eta Joakin Iparragirre, urdinez; Itxasmenditik Laura Royo eta Jon Agirre, horiz; eta Iñurritzatik Aide Elustondo eta Mireia Jauregi, berdez.

Aginte makila jasota, txupina bota dute jaiei hasiera emanez. Ondoren kalejira egingo dute, Mauxitxa txarangarekin, buruhandiekin eta erraldoiekin, eta Santa Marinako ermitara abiatu dira. Bertan, ohiko lore sorta eskaini eta San pelaioren ereserkia abestu dute. Kalejirak Musika Plazan eta herriko kaleetan jarraitu du.

Haur Kultur Taldeak antolatuta, aurten 38. urtez egingo dute Haurren Agerraldia arratsaldean. Ohi bezala, Vista Alegre, Azken Portu, Iñurritza eta Itxasmendi auzoetatik aterako dira herriko gaztetxoak danborrak astintzen eta desfilean, 18:30etik aurrera. Kalez kale aritu ondoren, Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira guztiak, 20:00ak aldean, eta elkarrekin hainbat pieza joko dituzte.

Erlazionatuak

Irudietan: Jaien hasiera eta kalejira

Aritz Mutiozabal 2016 eka 25 Zarautz

Baltsen festa, moilatik Munoara

Aritz Mutiozabal 2016 eka 25 Zarautz

Irudietan: Paella lehiaketa Munoan

Aritz Mutiozabal 2016 eka 25 kultura

Egitaraua: San Pelaio Jaiak 2016

Zarauzko Hitza 2016 eka 23 Zarautz

Irudietan: Haurren 38. Agerraldia

Aritz Mutiozabal 2016 eka 25 Zarautz