Inaxio Illarramendik irabazi du Orioko Triatloi Herrikoia

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 27a, 10:18
Julen Usandizaga, Inaxio Illarramendi eta Urko Zabala (Aiora LarraƱaga).

Ostiral arratsaldean Orioko Triatloi Herrikoia jokatu zuten, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Aurten 46 kirolarik parte hartu dute lehian hiru mailatan banatuta. Giizonezkoen helduen kategorian, lehen bi sailkatuak Zarautz Triatloi Elkarteko kideak izan ziren: Inaxio Illarramendi eta Julen Usandizaga, hurrenez hurren.