Uztailaren bigarren hamabostaldian jokatuko dute Frontoi Txikiko Emakumezkoen VIII. Paleta Txapelketa. Tenis modalitateko pilotarekin jokatuko dute, 30 tantora partida bakoitza. Interesa dutenek uztailaren 15era arte eman dezakete izena. Horretarako 943-831463 edo 670-890305 telefonoetara dei daiteke. Gehienez, 12 bikotek hartuko dute parte.
Bestalde, ostiral honetan jokatuko dute XXIX. Sebastian Aristi Memoriala pilota txapelketa, Frontoi Txikin. 17:00etatik aurrera, hiru partida jokatuko dituzte 10-16 urte bitarteko gaztetxoek.