Sanpelaioak 2016

Hasi dute herri kirol jaialdia Iñurritzan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko eka. 28a, 19:34

Sanpelaioen azken txanpan, herri kirol jaialdia ari dira jokatzen zelaian, Iñurritza Jai Batzordeak antolatuta. Arria V. a eta Ugaitz Mugertza ari dira aizkorarekin eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Jakes Iruretagoiena ere. 22:30ean Fan&Go taldearekin erromeria izango da eta gauerdian bandera jaitsiko dute, txupinazoa botatzearekin batera.