San Pedro Egunaz gozatzen ari dira Elkanon

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 29a, 13:51

San Pedro Eguna ospatzen ari dira Elkano auzoan. Atzo iluntzean bota zuten txupina, festei hasiera emateko, eta gaur, mezaren ondoren, frontoi eta elkarte berrien inguruan elkartu dira bertaratu direnak, jaiaz gozateko. Lehiaketan parte hartutako patata tortillak dastatzeko aukera izan dute, Laja eta Larrañaga trikiti doinuz girotuta.