Goizean goiz behe-hodei batzuk agertuko diren arren, giro eguzkitsua egingo du. Ipar eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko denez, tenperatura ez da gehiegi igoko; 22 graduren bueltan kokatuko dira balio altuenak. Itsasoan, atzoko antzera, 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko dira. Itsasgora 13:55ean izango da, eta itsasbehera 19:58an