Murkilek Shopping Day antolatu du gaurko

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 1a, 08:00

Deskontuak, zozketak eta bestelako ekimenak izango dira.

Dendarien elkarteak zozketa sistema berria jarriko du abian bihartik. Bezeroek erosketa batzuk egin beharko dituzte hainbat sari eskuratzeko. Kasu honetan, 500 euroko erosketa txartela zozkatuko dute Murkileko hiru dendatan erosketak egiten dituztenen artean. Erosketa bakoitzean gutxienez 5 euro gastatu beharko dira horretarako.  Lehenbiziko dendan txartel bat emango diete bezeroari, eta zigilu bat jarri bakoitzean. Azken dendan eman beharko da txartela.

Horrekin batera, goizean zehar mahai informatibo bat jarriko dute Lege Zaharren enparantzan Murkil txartela eskatzeko; pailazo bat ibiliko da bizikletaz eta arratsaldean musika egongo da kalez kale. Disko-jartzaile batek girotuko du Donibane Plaza eta Benetton dendan aurpegi pintatzaileak izango dira. Deskontu bereziak ere egingo dituzte zenbait saltokitan eta batzuk 23:00ak arte egongo dira zabalik.