NSP Zarautz SUP Race txapelketa jokatuko dute etzi

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 30a, 16:30
Iazko txapelketako irudi bat. (Zarautz SUP Race)

11:30ean hasiko da lehia eta bi ibilbide aukera izango dira: bata 12 kilometrotakoa eta bestea 5 kilometrotakoa.

Aurreko asteburuan Mundakako proba jokatu ondoren, larunbatean Zarautzen jokatuko dute NSP SUP Race txapelketa. 11:30etik aurrera hainbat kategoriatan lehiatuko dira arraun suflariak, emakumezkoeak zein gizonezkoak: 12 urtez azpikoan, 14 urtez azpikoan, 16 urtez azpikoan, 18 urtez azpikoan, amateur mailan, 12,6 taularekin zein 14 neurriko taularekin.

Bi ibilbide izango dira: bata luzea, 12 kilometrotakoa, eta bestea, motza, 5 kilometrotakoa. Luzea egingo dutenak Munoa paretik irtengo dira eta Getariara heldu; motza egingo dutenak, berriz, hondartza parean egingo dute ibilbidea, itsas ertzetik barrualdera.

14:30a aldera izango da sari banaketa, Munoa inguruan.