Hodeitsu eta arratsaldean euria

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 1a, 09:15

Tenperaturak behera egingo du, zertxobait feskatuz.

Zerua lainoz estalita egongo da egun osoan, eta arratsaldetik aurrera, hodeitza trinkotuz joango da, euria egiteko arriskua areagotuz. Tenperatura zertxobait feskatu da, baina balio altuenak 21 gradutan kokatuko dira. Itsasoan metro beteko olatuak altxako dira. Eguneko lehen itsasbehera oraintsu izan da, eta bigarrena 21:02an izango da; itsasgora, berriz, 14:57an.