NSP Zarautz SUP Race txapelketa irudietan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko uzt. 2a, 12:33

Hasiera batean eguraldia lagun izan ez badute ere, orduan orduan hasi dute gaur NSP Zarautz SUP Race txapelketa.

11:15erako NSP Zarautz SUP Race txapelketako parte-hartzaileak irteera puntuan ziren, 11:30ean lasterketari hasiera emateko prest. Bi ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek kirolarien mailaren arabera. Bata 12 kilometrotakoa, eta bestea, motza, 5 kilometrotakoa. Luzea egin dutenak Munoa paretik irten dira eta Getariara heldu; motza egin dutenak, berriz, hondartza parean egin dute ibilbidea, itsas ertzetik barrualdera.