Lehia bizia jokatzen ari dira gaztetxoak Txaparrotan txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko uzt. 2a, 13:02

Aurten gaztetxoen mailan 112 taldek izena eman dute, eta lau mailatan banatuta jokatzen ari dira txapelketa

Gaur abiatu dute Desertu Txikian Txaparrotan Hondartzako XIII. Eskubaloi Festa. Hasiera batean eguraldi kaskarra egin badu ere, eskubaloi jokalari gazteak partidak jokatzen irrikaz dira, eta giro ederra dago txapelketa gunean.

Asteburuan zehar haur eta gaztetxoak izango dira protagonista, eta datorren asteburuan, uztailaren 9an eta 10ean helduen txanda izango da.