Teofilo Gil oroimenezko xake txapelketa jokatzen ari dira Musika Plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko uzt. 3a, 11:30

10:00etan abiatu dute xake lehia, eta 13:00ak arte Musika Plazan izango dira xake jokalariak.

Gaur goizetik eguerdira bitartean Zarauzko Musika Plazan xake giroan murgilduta daude. X. Teofilo Gil Oroimenezko Xake Txapelketa jokatzen ari dira bertan Zarauzko Kirol Elkarteko Xake Sailak antolatuta. Denera 14 lagunek eman dute izena txapelketan; gaztetxoak eta helduak bildu dira, eta elkarren aurka xake partidak jokatzen ariko dira 13:00ak ingurura arte.