Urdinguneak, hodei eta hodei artean

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 4a, 08:40

Ezegonkortasuna areagotuko da arratsaldetik aurrera.

Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira goiz partean, eta oro har giro polita egingo du. Arratsaldean eguraldia ezegonkortzen joango da, hodeiak trinkotuz. Tenperaturri dagokionez, balio altunak 24 graduren bueltan kokatuko dira. Itsasoa indarrez dabil egunotan, eta 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko dira. Itsasbeherak 11:11n eta 23:45ean izango dira, eta itsasgora 17:34an.