Hiru zarauztar izan dira Harri Txikien Gipuzkoako txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 4a, 19:59
Mikel Lopetegi 'Urra', Zarauzko I. Bi Harri Txapelketan. (Eneritz Albizu Lizaso)

Mikel Lopetegi Urrak bigarren egin zuen, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak hirugarren eta Iñigo Eizagirre Eizak laugarren. Aimar Irigoen izan da irabazlea.

Igandean jokatu zuten txapelketa, Usurbilen (Gipuzkoa). Hiru minutuko hiruna txandatan honako harriak altxatu behar zituzten: 125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola. Aimar Irigoien errezildarrak 80 jasoaldi egin zituen bederatzi minutuan, hau da, 9.075 kilo altxatu zituen. Zortzi jasoaldi gutxiagorekin –72 guztira–, 8.200 kilo igo zituen Mikel Lopetegi Urrak.

Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak ere 73 jasoaldi egin zituen, baina Urrak baino pisu gutxiago altxatu zuen: 8.137,5 kilo. Iñigo Eizagirre Eiza sailkatu zen laugarren postuan. 

Urola Kostako Hitzan aurki daiteke informazio osoa.