Egun osoa lainopean

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 5a, 07:46

Noizean behin euri txikiak ere bota ditzake, eta tenperatura zertxobait jaitsiko da.

Hodeitza batek estaliko du gaurko eguna, eta tarteka euria ere egingo du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, baina oro har asko antzemango: balio altuenak 21 graduren bueltan ibiliko dira. Iparretik joko du haizeak, eta itsasoan metro beteko olatuak espero dira. Itsasbehera 11:58an izango da eta itsasgora 18:20an.