Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 6a, 08:00

Emakumezkoak Orio, Hibaika eta San Juanen aurka ariko dira eta gizonezkoak, berriz, Oiartzun eta Hibaikaren aurka.

Gaur, 18:30etik aurrera, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Zumaian. Emakumezkoetan, bigarren txandan hartuko du parte Getaria-Zarautzek eta Orio, Hibaika eta San Juanen kontra ariko dira. Lehenbiziko txandan, Hondarribia, Hernani eta Donostiako taldeak lehiatuko dira.

Zarautz Oiartzun eta Hibaikan aurka ariko da gizonezkoen lehenbiziko txandan. Getaria, Donostia eta Zumaia lehiatuko dira bigarrengo txandan eta San Pedro, Orio, San juan eta Hondarribia hirugarrengoan.