Goizean goiz giro ezegonkorra egin badu ere, orduak aurrera joanda eguzkia nagusitu da, eta hala jarraituko du, nahiz eta zerua ez den erabat oskarbi egongo. Goi eta erdi mailako hodeiak izango dira. Tenperatura gradu pare bat igoko da eta 26 graduraino helduko da. Gutxienez, 18 gradu egingo ditu.
Haize aldakorra ibiliko da: ekialdetik joko du egunaren hasieran eta gero ipar-ekialdetik. Arratsalderako brisa altxatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du horrek. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Duela gutxi izan da itsasgora (07:32an) eta 19:47an izango da hurrengoa. Eguerdian, 12:27ean izango da itsasbehera.