Hirukoen lehia malekoian

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 16a, 14:51

3x3 Saski Basque txapelketa ari dira jokatzen itsas pasealekuan.

Udako lehenbiziko saskibaloi hitzordua gaur hasi dute eta bihar amaituko dute: 3x3 Saski Basque txapelketa, alegia. Aurreko urteetan bezala, zortzi joko eremutan —lau saski berezitan, eta beste lau txikiagotan— neurtzen ari dira indarrak parte-hartzaileak.

Benjamin, kimu, infantil, kadete, jubenil eta senior mailetako 130 taldetik gora ariko dira lehian ZASTek antolatutako txapelketan.

Horrez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte, osagarri moduan. Gaur, 18:00ak eta 19:00­ak artean, Atzegiko jokalariek ordubeteko lehiaketa egingo dute, bost taldetan banatuta. Era berean, hiruko saskiratzeen lehiaketa eta patata tortilla lehiaketa ere egin dituzte.