Dagoeneko ekin diote arratsaldeko saioari. Sol y Luz Burgos, Crossfit Zurriola eta ZKEko lau pultsolariko taldeak lehiatzen ari dira gizonezkoen mailan, eta azken bigarrengo bi taldeetako hiruna kide emakumezkoen kategorian.
Hirugarren txanda hasiko dute orain eta 18:15ean jokatuko dute azkenengoa. ZKEko Halterofilia sailak antolatu du kriteriuma, Jose Mari Illarramendiren omenez, eta Espainiako ligarako puntuagarria izango da. Ohi bezala, txanda eta txanda arterako herri kirol erakustaldiak antolatu dituzte.