Usoa Ostolaza hirugarren eta Inaxio Illarramendi laugarren Mutrikuko Triatloian

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 18a, 09:20
(Bittor Mutiozabal)

Zarautz Triatloi Elkarteak irabazi du proba gizonezkoen taldekako mailan. 

Larunbatean jokatu zuten proba, Talaixa Triatloi Klubak antolatuta. 1:16:58 denboran egin zituen Usoa Ostolazak 750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika. Hirugarren sailkatu zen hala, emakumezkoen mailan.

Gizonezkoen mailan, berriz, laugarren egin zuen Inaxio Illarramendik, 1:04:10 denbora eginez. Taldeka Zarautz Trialtoi Elkartea izan zen txapelduna.

Estefania Gomezek (1:12:56) eta Ander Okamikak (1:01:06) irabazi zuten 4. Mutrikuko Triatloi Sprinta.