Kanpaldia egingo dute ostiralean, Torreoi inguruan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 18a, 13:00

Torreioa bizirik taldeak antolatu du, bigarren urtez.

Torreoia bizirik taldeak antolatuta, bigarren urtez haurrentzat kanpaldia egingo dute ostiralean, Torreoi inguruan. 19:00etan elkartuko dira, Vista Alegreko konpost gunean Torreoira igotzeko. Nork bere afaria eta kanpina eraman beharko ditu. Afal ostean, Apaxik ipuinak kontatuko ditu.

Hurrengo goizean, gosaria eskainiko dute eta jolasak ere izango dira, altxorraren bila, kasu. 11:30ean, berriz, Jesus Larrañaga eta Jose Luis Saizarren artzain txakur erakustaldia egingo dute, berrikuntza gisa.

Interesa dutenek Vista Alegreko auzo elkartean eman beharko dute izena edota torreoiabizirik@gmail.com helbidera idatzita. 8 urtetik beherako haurrek gurasoekin joan beharko dute. Hala ere, begiraleak ere izango direla gogoratu dute.