Atzo jokatu zuten Aire Zabaleko Pintura Azkar Lehiaketa Alde Zaharrean, Artezaleak taldeak antolatuta eta Zarauzko Udalak babestuta. Hainbat urtetan pintura lehiaketa horretan parte hartu eta duela gutxi zendu den Javier Arocena izan zuten gogoan. Guztira, 27 parte-hartzaile izan ziren. Leticia Gaspar plentziarrak eraman zuen lehenbiziko saria, Bartzelonako Aida Maurik bigarrengoa eta Jon Idigoras ermuarrak hirugarrena.
Andrea Luengo izan zen herriko margolari saritua eta Paula Espigarosek aipamen berezia jaso zuen haurren mailan. Lan horiek Etxezabalako erakusleihoan izango dira ikusgai.