Alerta laranjak jarraituko du gaur, tenperatura oso altuagatik. Atzokoaren antzeko giroa egingo du: bero itogarria, zerua oskarbi eta eguzkia indartsu. Gaur ere 37 gradura helduko da termometroa, eta goizean hego-ekialdetik joko du haizeak, indartsu. Horrek giroa are gehiago berotuko du.
Arratsalderako mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da haizea, giroa apur bat freskatuz. Haizeak itsaso kizkurra eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro arteko olatuak altxatuko ditu. 11:07an izango da itsasbehera, eta hurrengoa, berriz, 22:32ean. 17:23an egongo da goian marea.