Herriarteko finala jokatuko dute larunbatean, Aritzbatalde pilotalekuan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 19a, 20:01
Azpeitiko pilotariak, Zigoitian (Eneritz Albizu Lizaso).

Doneztebek eta Azpeitiak jokatuko dute elkarren aurka. Finalaren aurkezpena eta material aukeraketa bihar arratsaldean egingo dute, Aritzbatalden bertan.

Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa jokatuko du Azpeitiak datorren larunbatean, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Donezteberen (Nafarroa) kontra jokatuko dute Ilunpe pilota elkarteko mutilek, 10:30etik aurrera. Astean zehar jarriko dituzte saltzen sarrerak, eta ohi bezala, autobusa jarriko dute Azpeititik Zarautzera.

Pilota aukeraketa bihar egingo dute, Aritzbatalden bertan, 19:00etan, eta ordu erdi geroago, finala aurkezteko ekitaldia egingo dute. Bertan izango dira Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilotako Federazioko presidentea, Zarauzeko Udaleko ordezkariak eta finala jokatuko duten pilotariak.