Hodeiak eta tenperatura baxuagoa, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 20a, 09:00

20-25 gradu egingo ditu eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du.

10 bat gradu jaitsita, gaur aurreko egunetan baino tenperatura atseginagoa egingo du, 20-25 gradu artean. Ipar-mendebaldeko haizea izango da, arratsaldean bolada gogorrekin, eta zerua estalita egongo da, oro har. Tarteka euria ere egin dezake.

Ipar-mendebaldeko haizeak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:46ean izango da itsasbehera eta 18:02an itsasgora.