Giro motela egingo du gaur, baina eguzkia sarriago aterako da atzo baino. Hala ere, tarteka, zaparradaren bat ere bota dezake, bereziki egunaren bukaeran. Iparraldetik joko du haizeak eta tenperatura berdin mantenduko da: 17-22 gradu artean, hain zuzen.
Haizeak itsaso kizkurra eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:25ean izango da itsasbehera eta 18:41ean itsasgora.