Arratsaldean zabalduko dute 'Bizitza eraikitze bidean' erakusketa

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko uzt. 21a, 14:12

Marijose Recalde artistak bisita gidatua eskainiko du, 19:00etan.

Eskultura; grabatu xilografikoak; ate tailatu eta estanpatuak; erretratuak; marrazkiak; collage-ak... Diziplina anitz eta aro ezberdinetako artelanak bildu ditu Marijose Recaldek Bizitza eraikitze bidean erakusketan.Gaur arratsaldean inauguratuko dute, 19:00etan Merkatu plazan eta bertan izango da artista, bertaratzen direnei bisita gidatua eskaintzeko.

Irailaren 18ra arte izango da ikusgai bilduma, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara. Horrez gain, udan zehar zenbait tailer ere eskainiko ditu Recaldek; aurrerago jakinaraziko dituzte datak.