Eguraldi motela egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 22a, 09:00

Zerua estalita egongo da eta euri txikia egingo du; arratsalderako atertu egingo du.

Atzo baino lainotsuagoa izango da gaurko eguna, eta tarteka, euri txikia egingo du. Arratsaldean, ordea, ateri mantenduko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, apur bat freskoago, 16-20 gradu artean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, bereziki eguerdi partean.

Horrek itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren bukaeran handitu egingo dira.