Atzokoaren tankera izango du gaurko egunak ere. Goizean zerua estalita egongo da, ilun, eta zirimiria ere egin dezake. Arratsalderako hodeiak gutxitu eta argitzen joango da, ordea. Tenperaturan ez da aldaketarik egongo: 16 gradu egingo ditu gutxienez eta 22 gradu gehienez.
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin eta horrek eragina izango du itsasoan, hura harrotuz, bereziki, egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro arteko olatuak altxatuko ditu. 11:03an zein 23:38an izango dira itsasgorak, eta 17:12an itsasbehera.