Hodeiek lekua egingo diote eguzkiari

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 28a, 08:13

Eguna hodeitsu abiatuko da, eta gaualdera ere lainoak ugarituko dira. Gainerakoan, giro eguzkitsua egingo du, eta tenperaturak ere gorantz egingo dute, 24 gradutara iritsiz.

Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta itsaso kizkurtu egingo du, batez ere arratsaldean. Une honetan, lasai antzera dabil. Egunean zehar, gehienez ere metro erdiko olatuak altxako dira. Itsasgora 12:16an izango da, eta itsasbehera, berriz, 18:24ean.