'Euskararen Txantxangorria' bideoa herriko parajeetan

Zarauzko malekoian, Talai Mendin eta Iñurritza biotopoko pasealekuan grabatu dute ikus-entzunezkoa, Go!azen telesaileko aktoreekin.

Eusko Jaurlaritzak herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko Euskararen Txantxangorria kanpaina abiatu du. Proeiktua gizarteratzeko ikus-entzunezkoa sortu dute ETB 1eko Go!azen telesailko aktoreekin; telebista kateak denboraldi berria grabatzeari ekin dio. Bideoa Zarauzko hainbat txokotan grabatu dute: Zarauzko malekoian, Talaimendin eta Iñurritza biotopoko pasealekuan.