Eguraldi eguzkitsua egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 29a, 08:21

Eguneko lehen orduetan hodeiak nagusituko diren arren, giro eguzkitsua egingo du, eta tenperaturak 25 gradutara iritsiko dira.

Haizea aldakor samar ibiliko da, nahiz eta arratsaldetik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko den. Itsasoa atzoko antzera egongo da, metro erdiko olatuekin. Itsasgora 13:35ean izango da, eta itsabehera, berriz, 19:43an.