Janire San Sebastian eta Itxaso Erasunek irabazi dute pala txapelketa

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 29a, 15:00

Jende ugari gerturatu zen Frontoi Txikira, lehia bertatik bertara jarraitzeko.

Atzo izan zen Frontoi Txikiko Emakumezkoen VIII. Pala Txapelketako azken jardunaldia. Lehenbizi 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Maddi Mendizabal eta Ainhoa Garmendiak, Idoia Tejedor eta Maitane Saroberen aurka. Azken bikoteak irabazi zuen, 30-20 emaitzarekin.

Finalean, berriz, Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun nagusitu ziren. June Aldai-Garazi Eizmendi bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak eta estua izan zen lehia. 30-28 emaitzarekin irabazi zuten San Sebastian eta Erasunek finala.